ANTSIETATEA

ANTSIETATEA

Antsietatea edo herstura, tentsio, ezinegon edo asaldurazko emozioa da.

Subjetu batek arrisku bat mehatxutzat hartzen duenean sortzen dena, mehatxu hori guztiz identifikatzeko gauza izan ez denean, eta ondorioz horri aurre egiteko gai ez dela sentitzen duenean.

Antsietate-nahasmendua gaixotasunaren sintoma nagusia antsietate bizia, neurrigabea eta iraunkorra da.

Pairatzen duen pertsonaren eguneroko bizitzako hainbat arlotan eragiten du, eta zaildu edo ezgaitu egiten du ikasteko, lan egiteko edo familiarekin edo lagunekin bizitzeko.

Antsietatea benetako arazo bihurtzen da pertsonaren bizitzan sortu dezakeen ondoezagatik eta sufrimenduagatik

Sintomak:

  • Gure buruarekiko intseguritatea hazten da
  • Pentsatzeko, kontzentratzeko, ikasteko, erabakitzeko eta lanerako zailtasunak.
  • Tentsio muskularra, izerditzea, dardarak, zorabioak.
  • Bihotz taupada azkarrak.
  • Bularrean presioa sentitzea.
  • Gehiegi edo gutxiegi jatea.
  • Negar egiteko joaera.
  • Beldurra sentitzea.
  • Hitz egiteko zailtasunak

NOLA HASI LANTZEN GAI HAU?

Aurkezpena eta Gida

Ikasgelan antsietatearen gaian murgiltzeko eta lantzeko, ondorengo aurkezpena eta gida dituzue eskuragarri.

LANKETA MATERIALA

BIDEO HAUSNARKETA

Ondoko bideoan antsietateari idatzitako eskutitz baten inguruko abesti bat duzue.

TAILERRAK

Antsietatearen inguruko ezagutza maila hedatzeko eta antsietate egoerak detektatzeko eta saihesteko garatutako tailerra da hau.

Hona hemen tailerra lantzeko beharrezkoa duzuen materiala.

BALIABIDE INTERESGARRIAK