LOAREN ASALDURA

LOAREN ASALDURA

Loaren asaldura edo nahasmenduak, lo egitearekin lotutako arazoak dira.

Nerabeen %6ak diagnostikatu ez den loaren asaldurarenbat du.

Emakumeetan ohikoagoa da gizonezkoetan baino.

Nerabeen artean %38ak kalitate txarreko loa duela sentitzen du.

Azken ikerketek aldarrikatu dute COVID 19 pandemiaren ondorioetako bat dela loaren asalduren igoera.

Sintoma ohikoenak honako hauek dira:

Lo egiteko ezintasuna.
Goiz esnatu.
Neke fisiko handia.
Errendimendu txikia.
Eguneko loa.
Betebehar profesionalak, familiakoak edo sozialak betetzeko zailtasuna.

Loaren nahasmenduak ez dira berez patologia larriak, baina eguneroko bizitzan ondorio larriak dituzte: neke fisikoa, errendimendu txikia, eguneko loa, betebehar profesionalak, familiakoak edo sozialak betetzeko zailtasuna…

NOLA HASI LANTZEN GAI HAU?

Aurkezpena eta Gida

Ikasgelan loaren asaldura gaian murgiltzeko eta lantzeko, ondorengo aurkezpena eta gida dituzue eskuragarri.

LANKETA MATERIALA

TAILERRA

Loaren asaldura gazte eta nerabeetan inguruko ezagutza maila hedatzeko garatutako tailerra da hau.

Hona hemen tailerra lantzeko beharrezkoak dituzuen materialak.

BALIABIDE INTERESGARRIAK