SUIZIDIOAREN PREBENTZIOA

SUIZIDIOAREN PREBENTZIOA

Suizidioa da estatuko eta Erkidegoko heriotza ez-naturalen (gaixotasunak) kausa nagusia.

Suizidioak, trafiko istripuak baina 2,7 aldiz heriotza gehiago sortzen ditu.

Suizidioak, hilketak baina 13,6 aldiz heriotza gehiago sortzen ditu.

Suizidioak, genero indarkeriak baina 90 aldiz heriotza gehiago sortzen ditu.

15-29 urteko gizonen artean, suizidioa da heriotza-kausa nagusia, eta adin horretako emakumeen artean, tumoreen ondoren,bigarrena.

(Alejandro Rocamora)

Suizidioak eragindako heriotzei saiakerak eta ideia suizidak gehitu behar zaizkie. OMEren kalkuluen arabera, suizidio bakoitzeko 20 saiakera inguru egongo lirateke.

Beste ikerketa epidemiologiko batzuen arabera, berriz, ideia suizidak bizitza osoan zehar biztanleriaren % 5 eta % 10 artean eragingo die.

NOLA HASI LANTZEN GAI HAU?

Aurkezpena eta Gida

Ikasgelan suizidioaren gaian murgiltzeko eta lantzeko, ondorengo aurkezpena eta gida dituzue eskuragarri.

LANKETA MATERIALA

BIDEO HAUSNARKETA

Ondoko bideoan suizidioaren prebentzioaren nondik norakoak aztertzen dira.

Bideoa ikusi ondoren landu itzazue jarraian duzuen dokumentua.

KOMIKI IRAKURKETA

Nerabeen artean eman daitekeen benetazko egoera bat aurkezten da komiki honetan, non sentimendu honen aurrean hitz egitearen garrantzia islatzen den.

Irakurri arretaz hurrengo istorioa, eta landu ondorengo dokumentuak.

Komikiaren lanketa gauzatzeko hemen uzten ditugu hiru dokumentu, bi irakasleari zuzendutakoak eta bestea ikasleari zuzendutakoa.

TAILERRAK

Suizidioaren inguruko ezagutza maila hedatzeko eta suizidio egoerak detektatzeko eta saihesteko garatutako tailerra da hau.

Hona hemen tailerra lantzeko beharrezkoak dituzuen materialak.

BALIABIDE INTERESGARRIAK

BIDEOAK

DOKUMENTUAK