ONGIZATE EMOZIONALA EUSKADIKO LANBIDE HEZIKETAN
Webgune hau “COVID eta nerabeen ongizate emozionala” proiektuaren testuinguruaren barnean kokatzen da. Proiektu hau 2020 urtean jaio zen, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola (TILI) eta EASO politeknikoaren eskutik, Tknikaren sostengua edukita.
Azken urteetan, pertsona asko izan dira aldarrikatu dutenak osasun mentalaren alde lan handia egiteko dagoela eta pandaemiaren eraginez, behar hau nabarmendu egin da, bereziki nerabe eta gazteen artean. Behar honi erantzuna emateko asmoz, ilusio osoz eman genion hasiera proiektu honi.
Proiektuak aurrera egin zuen heinean, suizidioaren inguruko lanketan hutsegite handia dagoela konturatu ginen. Isiltasunean mantendu eta oraindik mantentzen den gaia da, baina egunerokotasunean gure inguruan dagoen errealitatea da. Suizidioa estigmatizazio, mito eta ezjakintasun anitzen inguruan kokatzen da. Gizartean oso errotuta dagoen sinesmena da suizidioaz hitz egiteak suizidioa sustatzen duela. Baina urteak dira iada egiaztatu dela hitz egitea dela prebentzio eta promoziorik sendoena, “Hitz egiteak biziak salba ditzake” eta.
Ondorioz, azken bi urteetan proiektuaren arira sortu den materiala gizarteratzeko asmoz martxan jarri da webgune hau. Garaia iritsi delako osasun mentalareko asalduren eta suizidioaren inguruan hitz egiteko eta hauen prebentzioan lan egiteko. Gizarte osoa eta bereziki hezkuntza komunitatea sentsibilizatuz eta zuen guztien esku-hartzea eskatuz. Kontzientzia hartzeko, emozioei izen abizenak jartzeko, suizidioaren erroan dauden gaiak azaleratzeko eta prebentzioaren borroka honetan denok bat egiteko.
Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu bi urte hauetan sostengua eman diguten elkarte eta pertsona guztiei. Zuek gabe ezin izango genuke aurrera egin, guk guztiok egin dugu posible proiektu hau. Bihotzez, eskerrik asko!