DROGOMENDEKOTASUNA

DROGOMENDEKOTASUNA

Drogomendekotasuna osasun-arazoa da, adikzio-substantziak, hau da, drogak, maiz kontsumitzeak eragiten duena.

Espainian nerabeen % 76,8ak alkohola edan du azken 18 hilabeteetan.

Alkoholaren kontsumoa handitu egin da COVID 19aren ondoren nerabe eta gazteen artean.

Legalak ez diren drogen artean cannabis-a da gehien kontsumitzen dena nerabeen artean: %20ak adierazi du kontsumitzen duela.

Eusko Jaurlaritzaren VII. Adikzio Planaren arabera alkoholaren kontsumoaren igoera gero eta handiagoa da.

Europako beste herrialdeekin konparatuz, Euskadiko adikzio maila oraindik altua da.

Gainera, larrialdi egoeraren aurrean gaude teknologia digitalekin lotutako jokabide eta patroi berriei dagokionez.

NOLA HASI LANTZEN GAI HAU?

Aurkezpena eta Gida

Ikasgelan drogomendekotasunaren gaian murgiltzeko eta lantzeko, ondorengo aurkezpena eta gida dituzue eskuragarri.

LANKETA MATERIALA

TAILERRAK

Adikzioen inguruko ezagutza maila hedatzeko eta adikzio egoerak detektatzeko eta saihesteko garatutako tailerrak dira hauek.

Hona hemen tailerrak lantzeko beharrezkoak dituzuen materialak.

BALIABIDE INTERESGARRIAK